Euskararen astea gaurtik igandera

Giriziakoak Konpromisotik ad/ritzera kanpainarekin bat egiten./
Giriziakoak Konpromisotik ad/ritzera kanpainarekin bat egiten.

Oiartzunen gaurtik, ostegunetik, murgilduko dira herritarrak festa giroan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urtero-urtero gure agenda eta egutegietan borobiltzen dugun eguna da abenduaren 3a. Askok Nafarroaren eguna ospa- tzen dute egun horretan. Baina, azken hamarkadetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da egun horretan. Aurtengoan igandearekin datorkigu; nahiz eta, Oiartzunen gaurtik, ostegunetik, murgilduko dira bertakoak festa giroan.

Gaur kantaldia ludotekan

Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez prestatu dute euskal abestien kantaldia. Gaur arratsaldeko 17:00etan dute zita oraingoan. Herriko gitarra-jole talde batekin batera, adin guztietarako abestiak prestatu ditugu: ala kinkirrinera, araban bagare, saltzen saltzen, agure zaharra... eta nola ez, Kaskazuriren bertsoak. Finean, helburua belaunaldi desberdinen arteko transmisioa kulturala elkarrekin aberastea da. Sarrera edonorentzat librea izango da, ez da aurretik izena eman beharrik izango.

Bihar 'Pasaiako Badia'

Bihar, hilaren 1a, 'Pasaiako Badia' dokumentala izango da ikusgai ilunabarreko 19:00etan Udaletxeko pleno aretoan. Horrez gain, 'Oihartzun guk' gazte asanbladak antolatuta truk txapelketa izango da 22:30ean Gaztetxean.

Larunbatean, festa handia

Larunbatean, hilak 2, larunbata izaki 'Euskararen festa' deitu dute eragile ezberdinek. Ekitaldi mordoa izango da plaza inguruan goizetik hasita. Gainera, konpromisotik ad/ritzera ekimenak egun horretan jarriko du kanpaina martxan. Ahobizi eta belarriprest txapak ordutik aurrera jantzi beharko dute parte hartzaileek

Goizean 12:00etan dultzaineroek kalejira egingo dute herrian zehar. Ordu berean, haur jolasak eta herriaren apainketa izango dira Kuadrillategikoen eskutik. 12:30etatik 13:30era mutxikoak izango dira Done Eztebe plazan. Euskararen festarekin guztiz bat ez badator ere, eguerdiko 12:00etan argazkia aterako dute Done Eztebe plazan abenduaren 31n egingo den elkartasun lasterketa aurkezteko.

Arratsaldean, 16:00etatik 16:30era trikitilarien kalejira izango daeta hauek bukatzean euskararen festa erraldoia izango da. Lehengo urtean egin zen bezala, plazara atera eta herriari zerbait eskainiko diote herriko talde ezberdinek: AEKak, Ikastolak, Eskolak... 17:00ak aldera gainera, 'paeta zarrak erantzun' mahai-jokoan aritzeko aukera izango da plazan eta salmenta-postua ere izango da.

Jakin dugunez, eguraldi txarra dago iragarrita astebururako beraz, baliteke hasiera batean ekitaldiak plazan badira ere, egunean bertan tokiz aldatu behar izatea. Aukeren artean Kontzejupea edota Elizaldeko frontoia daude; baina oraindik ez da deus ziurrik.

Igandean potEoan

Larunbatean izanagatik egun handia, Euskararen Nazioarteko Eguna igandearekin tokatzen da. Beraz, igandean ere bada ekitaldirik. Bertso poteoa izango da arratsaldeko 17:00etan Potte tabernan hasita.

Oiartzungo bertsolari gazteak ibiliko dira poteoan dabiltzanei zirikan, poteoari buruz bertsotan, puri-purian dauden gaiekin eta noski, euskaraz eta euskararekin. Iraitz Mateo, Jokin Irastorza, Jon Otegi eta Josu Ibarguren izango dira bertsotan ariko direnak.

Ea poteoan ari direla ez ote duten poto egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos