Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Euskara eskoletan izena emateko epea zabalik ostalari eta merkatarientzat

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 12 de enero 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo merkatari eta ostalarientzako euskara eskola bereziak antolatu ditu aurten ere Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Iaz hasitako bideari jarraiki bi eskaintza desberdin egin dituzte: oinarrizkoa eta aurreratua.

Gaur arte izena emateko epea zabalik dago. Tokiari dagokionez, azkeneko ikasturtean egin bezala, oraingoan ere eskolak Mamut Eraikinean jasoko dituzte, Oarsoaldea Garapen Agentziaren gela batean. Inguru horretan lan egiten duten merkatari eta ostalariek euskara eskoletan interesa agertu zuten iaz, eta erraztasunak emate aldera erabaki zuten eskolak lan-lekutik ahalik eta gertuen eskaintzea. Aurten ere bide horri eutsi diote. Hala eta guztiz ere, euskara eskoletarako eskaintza Oiartzungo merkatari eta ostalari guztientzat da, eta nahi duen orok eman dezake izena.

Bi eskaintzen xehetasunak hauek dira: Oinarrizkoa: 60 orduko ikastaroa, merkatari/ostalariak bezeroarekin oinarrizko elkarrizketak izatea du helburu. Aurreratua: 60 orduko ikastaroa, pixka bat ulertzen duten ikasleentzat, ezagutza sakondu eta hitz egiten trebatzeko.

Sektore estrategikoa

Ikastaro bakoitzak 100 euroko kostua du. Oiartzungo establezimendu bateko langile izateagatik beka jasotzeko aukera dute ikasleek, eta beraz, asistentzia betez gero, Udalak %70 itzuliko die ikastaroa amaitzean. Izena ematen dutenen artean erabakiko dira eskola egunak eta orduak. Klaseak, Intxixu AEK euskaltegiko irakasleek emango dituzte Udalak finantzatuta. Udalak bere gain hartzen du talde hauen finantziazioa. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziaren iritziz, merkataritza eta ostalaritza sektore estrategikoa da euskararen normalizaziorako. Sektore estrategiko horietan eragitea garrantzitsua da Aizpururen ustez. Merkatari eta ostalariei gutuna bidali diete ikastaroei buruzko informazioarekin, baina baten batek jaso ez badu eta interesatuta badago, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin kontaktuan jartzeko eskatzen diote. Ondoko bideak erabil ditzake: merkatariostalari@tturttur.eus e-postan, 943260182 telefonoa edo bulegora etorrita, Fermiñene Etxera, Aialde kalea 2, 1. solairua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios