Euskal Herriko X. Mus txapelketako kanporaketa, datorren larunbatean

Iazko Oiartzungo kanporaketako txapeldunak. / BASTEROBERRI
Iazko Oiartzungo kanporaketako txapeldunak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Datorren larunbatean, hilak 13, Oiartzungo Girizia elkartean Euskal Herriko X. Mus txapelketako kanporaketa jokatuko da arratsaldeko 16:00etan. Egun berean, Euskal Herriko beste zenbait herritan ere jokatuko dira kanporaketak: Untzuen, Igoan, Lakuntzan, Lekunberrin eta Zabalganan.

Iaz, urtarrilaren 21an egokitu zen Oiartzunen kanporaketa. Kanporaketa Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izan zen. Bederatzi bikotek hartu zuten parte. Bederatzi horien artean, ordea, Asier Mendikoa eta Agurtzane Mendizabal sailkatu ziren.

Aurten ere jokatuko da Oiartzunen kanporaketa, ahalik eta jende gehien animatu nahi dute parte hartzera, zahar zein gazte. Horretarako, primerako sariak jarri dituzte:

Sariak: Lehenegoak txapelak, ardo botilak eta hurrengo faserako txartela; bigarrenak 2 urdaiazpiko eta 2 ardo botila eta hirugarrenak 2 laboreen saskia eta 2 ardo botila.

Errepeska: Lehenengoak 2 oilasko, 2 gazta eta 2 ardo botila; eta bigarrenak 2 untxi eta 2 ardo botila.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos