Euskal Herriko III. Truk txapelketa Oiartzunen izan zen asteburuan

Ezponda eta Garcia./
Ezponda eta Garcia.

Agustin Pikabea eta Luxiana Lasa izan ziren txapeldunak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Euskal Herriko III. Truk Txapelketa izan zen Elorsoro kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan pasa den larunbatean. Zahar eta gazte; makina bat parte hartzaile izan ziren. Gehiengoa oiartzuarra, baina inguruko herrietatik ere gerturatu ziren. Izan ere, Truk karta jokoa ez baita oso zabaldutako jokoa; Oiar-tzunen, Irunen, Errenterian, Lezon eta ez da askoz urrutiago jokatzen.

Lehen sari nagusia Agustin Pikabea eta Luxiana Lasarentzat izan zen, txapela, bi mariskada eta lau xanpain botila. Bigarren saria bi arkume eta bi ardo botila Juanito Irastortza eta Bittor Zelaietarentzat. Marikarmen Arruti eta Begoña Irastortza izan ziren hirugarren saria irabazi zutenak, sei txuleta eta bi ardo botila eraman zituzten etxera. Xabier Arzallus eta Garikoitz Lopez laugarren, bi untxi, bi oilasko eta bi ardo botila eskuratu zituzten.

Errepeskan, berriz, Mikel Lizarazu eta Itoitz Zufiria izan ziren lehen saria irabazi zutenak mariskada eta xanpain botila. Paki Garcia eta Gaizka Ezponda bigarrenak, arkumea eta bi ardo botila irabazi zituzten. Edorta Fernandez eta Jokin Illarramendi hirugarren sariaren garaileak, lau txuleta eta bi ardo botila eraman zituzten etxera. Jexux Lizarazu eta Mirari Ansa izan ziren laugarren saria irabazi zutenak eta honenbestez, bi oilasko eta bi ardo botila irabazi zituzten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos