Euskal Herriko III. Sagardo Lehiaketa Herrikoiaren kanporaketa izango da larunbatean Oiartzunen

Sagardo lehiaketaren aurreko edizioa./BASTEROBERRI
Sagardo lehiaketaren aurreko edizioa. / BASTEROBERRI

Lehenengo kanporaketa Ordizian izan zen, bigarrena Andoainen eta hurrengoa ostiralean, Zarautzen burutuko da

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Asteburu honetan izango da Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren kanporaketetako bat Oiartzunen. Lehenengo kanporaketa Ordizian izan zen hilaren 8an. Hurrengo kanporaketa Andoainen izan zen hilaren 15ean. Hirugarrena izango da Zarautzen ostiralean, hilak 22, ilunabarreko 20:00etan.

Oiartzunen, hilaren 23an izango da. Oiartzungo kanporaketaren ardura Karrikako Artaso elkarteak hartu du. Oiartzungo kanporaketa berezia izango da gainontzekoekin konparatuta. Eguerdian izango da, 13:30ean. Eguerdian izanik bazkari-otordua izango da. Basa-txerri lontxeatua, entsalada, ajoarrieroa, xolomoburua, gazta eta menbriloaz gozatzeko aukera izango da 26 euroren truke.

Txartelak Artaso elkartean bertan, Garmendi txokolategian edo Gipuzkoako Sagardogile elkartean (943336811 edo gipuzkoakosagardoa@gmail.com) izango dira eskuragarri. Antolatzaileek oiartzuarrei bertaratzeko deia egin diete, larunbatean Artaso elkartean izango dira zain.

Oiartzuni Azpeitiak hartuko dio errelebua hilaren 30ean. Azken kanporaketa izango da, beraz, Azpeitian ilunabarreko 20:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos