Euskal Herriko pala txapelketa irekia amaitzear

Zutik, Eziolaza, Lopategi, Bengoetxea epailea, Eizmendi I.a eta Eizmendi II.a. Makurtuta, Balerdi, Urdangarin, Arrillaga eta Rodas. /
Zutik, Eziolaza, Lopategi, Bengoetxea epailea, Eizmendi I.a eta Eizmendi II.a. Makurtuta, Balerdi, Urdangarin, Arrillaga eta Rodas.

Finalak hilaren 19an jokatuko dira Madalensoron

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko asteburuan, Euskal Herriko pala txapelketa irekiko final laurdenak jokatu ziren Madalensoron, zortzi mutilen artean eta bi nesken txapelketan. Hortaz, lehiaketa amaierara iristen ari da, asteburu honetan finalerdiak eta hurrengoan, hilaren 19an, finalak jokatuko baitira. Pasa den asteburuko partidei dagokienez, nesken artean jokatutako bietan ez zen orekarik ikusi eta Eizmendi ahizpek osatutako bikoteak batetik eta Rodas eta Arrillagak osatutakoak, bestetik, erraz lortu zuten finalerdiak jokatzeko txartela.

Mutilen arteko txapelketan, berriz, lehia handiagoa ikusi zen eta partida batzuk oso orekatuak joan ziren azken momenturaino. Horietako batean, Mitxelena eta Berebide oiartzuarrek osatutako bikoteak jokatu zuen Arregi-Manterolaren aurka baino ez zuen irabazterik izan, 20 eta 25 galdu baitzuten, eta txapelketatik kanpo gelditu dira.

Finalerdietara pasa diren beste zazpi bikoteak hauek dira: hirugarren mailan, Agirre eta Mendigain; Arregi eta Urreaga; Aierbe eta Gartzia eta Luixa anaiak. Bigarren mailan, Urrutia eta Madariaga; Andueza eta Rodriguez, Arrizabalaga eta Lizarralde eta Arregi eta Manterola. Lehen mailan berriz, Arriaga eta Unda; Antxordoki eta Telletxea; Salaberria eta Huegun eta Larralde eta Inda, hain zuzen.

Hona hemen emaitza guztiak: 3. mailan, Ijurko-Goñi/Agirre-Mendigain 15 eta 25; Ferrero-Nuin/Aierbe-Gartzia, 22 eta 25; Larreategi-Barandika/Arregi-Urreaga, 13 eta 25; Alegria-Urigoita/Luixa-Luixa, 14 eta 25; 2. mailan, Legarreta-Legarreta/Urruti-Madariaga, 20 eta 25; Andueza-Rodriguez/Iriarte-Gamio, 25 eta 23; Arregi- Manterola/Mitxelena-Berebide, 25 eta 20; Arrizabalaga-Lizarralde/Muñiz-Gametxo, 25 eta 16; nesken txapelketan, Lopategi-Ezeolaza/Eizmendi-Eizmendi 06 eta 25; Balerdi-Urdangarin/Rodas-Arrillaga 12 eta 25.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos