Borrar

Euskal Herriko pala txapelketako hamabost partida asteburuan

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 27 de abril 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu luze honetan Euskal Herriko pala txapelketaren harira hamabost partida jokatuko dira Madalensoro pilotalekuan. Bihar, larunbata, goizeko 8:00etan ekingo diote lehiari eta lau partida jokatuko dira: 2. mailari dagokionez, Muñiz- Gametxo/Legarreta-Legarreta eta Arrizabalaga-Lizarralde/ Igoa-Gamio; 3. mailari dagokionez, Garbisu-Martinez/Larreategi- Barandika eta Ijurko - Goñi /Arruti - Murua. Arratsalde partean, 15:00etatik aurrera, beste hainbeste: 3. mailari dagokionez, Ferrero - Nuin / Pujana - Pagoaga; Agirre - Mendigain /Ortega - Roteta; Aierbe - Gartzia / Lizaso - Etxabe; eta 2. mailari dagokionez, Arregi - Manterola / Lozano-Muñoa.

Igandean jarraituko du txapelketak goizeko 8:00etan hasita partida hauekin: 3. mailari dagokionez, Galdos - Juarez / Luixa-Luixa; neskei dagokienez, Perurena - Erasun / Murua - Ontsalo; 2. mailari dagokionez, Andueza-Rodriguez/Mitxelena-Berebide.

Azkenik, maiatzaren 1ean ere goizeko 8:00etan hasiko dira jokoan, partida hauekin: neskei dagokienez, Galdos - Lasarte / Martinez - Sarobe; 3. mailari dagokionez, Maneiro-Aizkorreta/Arregi- Urreaga; 2. mailari dagokienez, Urrutia-Madariaga / Iriarte - Gamio eta azkenik, 3. mailako Enbil - Otxoa / Alegria - Urigoitia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios