Euskal Herriko Pala txapelketa Irekiko hamar partida

Zutik, Lopategi, Eziolaza, Muñiz, Gametxo, Toledo epailea, Perez anaiak, Urien eta Tejedor. Makurtuta, Enbil, Otxoa, Pujana eta Pagoaga.  /
Zutik, Lopategi, Eziolaza, Muñiz, Gametxo, Toledo epailea, Perez anaiak, Urien eta Tejedor. Makurtuta, Enbil, Otxoa, Pujana eta Pagoaga.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburuan, Euskal Herriko pala txapelketako beste hamar partida jokatu ziren, gizonezkotan, hirugarren mailako lau, bigarreneko hiru eta lehenengo bat. Eta emakumezko mailan berriz, bi partidu.

Emaitzari erreparatuz, ia guztiak, bizpahiru kenduta, oso orekatuak eta emozio handikoak izan ziren. Eta horien artean, Ortega eta Roteta oiartzuarrak 3. mailan jokatu zutena aipatu behar, partidu guztia atzetik joan ondoren, azken momentuan buelta eman eta 25-24 irabazi ziotelako Lizaso eta Etxabek osatzen duten bikoteari. Emaitza berdina eman zen hirugarren mailan jokatutako Enbil Otxoa eta Pujana eta Pagoagaren partiduan, lehenak tanto batengatik irabazi zutelako. Baita emakumezkoen mailan Lopategi eta Eziolazak Zubieta eta Mitxelenaren aurka jokatutakoan eta lehengoak irabazitakoan ere. Baina partidu bat aipa-tzekotan, hau lehen mailan Aizpuru eta Dagerre gipuzkoarrek eta Arriaga eta Unda bizkaitarrek jokatutakoa eta bigarren hauek 25-4 irabazitakoa aipatu behar da, partidua izugarri ona eta orekatua izateaz gain, emozio handikoa izan zelako.

Jokatu ziren beste partiduetan, garaipenak beste bikote hauek lortu zituzten: 3. mailan Maneiro eta Aizkorretak 25-19 Alegria eta Urigoitiaren aurka; Aierbe eta Gartziak 25-19 Diaz eta Odriozolarena urka; 2. mailan, Igoa eta Gamiok 25-2 Irazuztabarrena eta Murgiondoren aurka; Muñiz eta Gametxok 25-16 Perez anaiena urka, Iriarte eta Gamiok, 25-14 Landa eta Juanikorenaren aurka eta emakumeen mailan, Rodas Arrillagak 25-6 Urien eta Tejedorrn aurka. Aipatu irabazleak aurrera egin dutela eta galtzaileek berriz beste emaitzen zain gelditzen direla.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos