Euskal Herriko pala txapelketa irekiko hamaika partida jokatuko dira

Bihar eta etzi izango dira Madalensoro pilotalekuan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur, hilak 14 hasiko dira Madalensoro pilotalekuan pala partidak goizeko 8:00etan. Jokatzen lehenak lehen mailako Aizpuru-Dagerre bikotea Arriaga-Unda bikotearen aurka izango dira. Ondoren, hirugarren mailako Maneiro-Aizkorreta eta Alegria-Urigoitia ariko dira buruz buru. Segidan, bigarren mailako Irazuztabarrena-Mur- giondo eta Igoa-Gamio ariko dira. Goizeko azken txandan ariko dira hirugarren mailako Aierbe-Gartzia eta Diaz-Odriozola ariko dira.

Gaurko partidekin jarraitzeko arratsaldeko 15:00etan segituko dute. Arratsaldeko jardunaldian jokatzen lehenak Etxeberria-Lopategi eta Rodas-Arrillaga bikoteak izango dira. Hauen ostean, arratsaldeko azken partida izango da, hirugarren mailako Lizaso-Etxabe eta Ortega-Roteta bikoteak ariko dira buruz buru.

Bihar goizeko 8:00etan segituko dute partidek. Hirugarren mailako Pujana-Pagoaga eta Enbil-Otxoa izango dira partidei hasiera emango dietenak. Bigarren mailako Iriarte-Gamio eta Landa-Juanikorena izango dira jarraian. Bigarren mailako partidek jarraituko dute Muñiz-Gametxo eta Perez-Perez izango dira.

Azken bi partidak neskenak izango dira. Batetik Rodas-Arrillaga eta bestetik Urien-Tejedor ariko dira. Azken-azken partida Zubieta-Mitxelena eta Lopategi-Eziolaren artekoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos