Euskal Herriko pala txapelketa irekiko partidak ere izan dira

Eizmendi II., Eizmendi I, Bengoetxea epailea, Ontsalo eta Murua. Imaz Ia, Imaz II., Balerdi, Urdangarin, Retegi eta Izkue. /  BASTEROBERRI
Eizmendi II., Eizmendi I, Bengoetxea epailea, Ontsalo eta Murua. Imaz Ia, Imaz II., Balerdi, Urdangarin, Retegi eta Izkue. / BASTEROBERRI

Hamalau partida jokatu ziren, hamaika gizonezkoen mailan eta hiru emakumezkoenean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Euskal Herriko pala txapelketa irekian beste hamalau partida jokatu ziren, hamaika gizonezkoen mailan eta hiru emakumezkoenean. Hamalau partida horien artean, Mitxelena-Berebide bikote oiartzuarra izan zen eta partidu txukun bat jokatu ondoren, Biana eta Aztiriari 25 eta 20 irabazi zioten. Honenbestez, hurrengo kanpo- raketa jokatuko dute Mitxelenak eta Berebidek.

Bestalde esan, lehen mailako hiru partida jokatu zirela eta Larralde-Inda, Antxordoki-Telletxea eta Salaberria-Huegunek osatutako bikoteak izan zirela garaile eta hauek ere hurrengo kanporaketa jokatzeko sailkatu direla.

Bigarren mailari dagokionez, irabazita aurrera egin dutenak: Mitxelena Berebide, Arregi-Manterola eta Urruti-Madariaga izan dira.

Hirugarren mailari erreparatuz, berriz, Arregi-Urreaga, Garbisu-Martinez, Agirre-Mendigain eta Luixa-Luixa anaiak dira aurrera egin dutena.

Emakumezkoen kategorian, ordea, sailkapen ligako hiru partida jokatu ziren. Aiako Eizmendia ahizpak, partida ona jokatu ondoren, 25 eta 21 irabazi zioten Altzoko Murua eta Ontsalo bikoteari. Honela bada, hurrengo fasera pasako dira. Balerdi eta Urdangarin bikote hernaniarrak ere garaipena lortu zuen Retegi eta Izkue nafarren kontra, 25 5 irabazi baitzuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos