Euskal Herriko Pala txapelketako partida gehiago Madalensoron

Zutik, Etxenike, Ibarra, Maiz epailea, Murgiondo eta Irazustabarrena. Makurtuta, Berho, Goñi, Urdanpilleta eta Errasti. /  BASTEROBERRI
Zutik, Etxenike, Ibarra, Maiz epailea, Murgiondo eta Irazustabarrena. Makurtuta, Berho, Goñi, Urdanpilleta eta Errasti. / BASTEROBERRI

Asteburu honetan, larunbatean goiz eta arratsalde eta igandean, berriz, goizez izango dira partidak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Joan den asteburuan, Euskal Herriko pala txapelketako hamar partidu jokatu ziren Madalensoron. Ia gehienak, joko aldetik partida onak eta emaitza orekatuak izan ziren. Bigarren mailan erakustaldi polita izan zen, Irazustabarrena eta Murgiondo hernaniarrak osatzen duten bikote mistoak Etxenike eta Ibarraren aurka jokatutako partida 25 eta 24 irabazi baitzuten hernaniarrek.

Lehen mailan Aizpuru-Dagerrek eta Aizpuru-Gastesi bikoteek jokatutakoa ere partida ona, luzea eta orekatua izan zen. Ordu t'erdi jokatu ondoren, 25 eta 20 irabazi baitzuen Aizpuru-Dagerre bikoteak.

Bikote oiartzuarrei dagokienez, ez zuten bere maila eman eta biak galtzaile izan ziren. Ortega eta Rotetaren kasuan, 17-25 galdu zuten Ijurko eta Goñiren aurka. Getaria eta Flores, berriz, 14an geratu ziren Unsuain eta Fierroren aurka. Beraz, sailkatzeko hurrengo partida irabazi beharko dute.

Emaitza guztiak

Larunbateko partidak oraintsu aipatutako Aizpuru-Dagerre eta Aizpuru-Gastesi bikoteekin hasi ziren, esan bezala partida polita eskaini zuten, lehenek irabazi zuten. Jarraian, Otega eta Roteta bikotea etorri zen, Ijurko eta Goñiren kontra, 17-25 irabazi zuten bigarrenek. Irazustabarrena eta Murgiondo aritu ziren ondoren Etxenike eta Ibarraren aurka, 25-24 bukatu zen partida. Goizarekin bukatzeko, Errasti - Urdanpilletak, Berho-Goñiren kontra jokatu zuten 20-25 bigarrenek irabazi zuten.

Arratsaldean partida gehiago izan ziren. Alegria - Urigoitia bikoteak 16an utzi zituen Elizari eta Urteaga. Hauen ostean, Arruti-Murua bikoteak Aierbe-Gartzia bikotearen kontra jokatu zuen, 22-25 irabazi zuten Aierbe-Gartzia bikoteak.

Igandean eman zioten segida partidei. Getaria eta Flores oiartzuarrek osatutako bikotearekin hasi ziren partidak; Unsuain-Fierro bikotearen kontra aritu ziren; ez zuten zorterik izan oiartzuarrek 14ean geratu baitziren. Landa-Juanikorena aritu ziren Loidi-Belokiren kontra, lehenek irabazi zuten 25-14. Ondoren, Barbulo-Aranjuelo bikotea Gaizka-Ormaetxea bikotearen kontra aritu zen, lehenek irabazi zuten 25-16. Asteburuko azken partida Igoa - Gamio eta Mitxelena-Labordek jokatutakoa izan zen, 25-19 irabazi zuten lehenek.

Beste hamaika partida

Asteburu honetan ere izango dira partidak Madalensoro pilotalekuan. Larunbatean goiz eta arratsalde eta igandean, berriz, goizez bakarrik.

Hilak 17, larunbata, goizeko 8:00etan hasiko dira partidekin palariak. Lehenik eta behin, hirugarren mailako Arregi - Urreaga bikotea Etxeberria-Etxarri bikotearen kontra ariko da. Jarraian, Diaz-Odriozola bikotea Ferrero-Nuinen kontra ariko da. Segidan, Bengoetxea-Larreategik, Iraola-Garmendiaren kontra jokatuko dute. Bigarren mailakoak etorriko dira ondoren, Urruti - Madariaga, Martinez-Berho bikotearen aurka ariko dira.

Larunbatean bertan, arratsaldez partida gehiago izango dira Madalensoron, 15:00etan. Hirugarren mailako partidekin hasiko dira Ruiz-Zubimendi bikotea Larreategi-Barandikaren kontra jokatuko dute. Ondoren, bigarren mailako Bidegain-Gomez eta Elizazu-Elizazu ariko dira aurrez aurre. Lehen mailako Etxebeguren-Erburu eta Ubeda-Zumeta ariko dira segidan.

Igandean partida gehiago izango dira Madalensoron goizeko 8:00etan hasita. Hirugarren mailako Pujana-Pagoaga eta Garbisu-Martinez hasiko dira. Ondoren, Izkierdo-Silanes eta Askaiturrieta-Juaristi ariko dira aurrez aurre. Hirugarren mailakoekin bukatzeko, Agirre-Mendigain bikotea Alegria-Urigoitiaren kontra ariko da.

Asteburuko partidekin bukatzeko, lehen mailako Arriaga-Unda bikotea Aroztegi-Azpeitiaren kontra jokatuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos