Euskal Herri osoa aintzat hartzen duen mapa jarri du Udalak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak Gaindegiak argitaratu duen Euskal Herria mapa banatuko du interesa duten herriko ostalaritza-establezimenduetan, dohainik. Gaindegiak mapa hau, A2 tamainan eta ingelesez, Euskal Herria muga administratiborik gabe azaltzen da. Alegia, Euskal Herria ezagutzera emateko eta Euskal Herriaren ukazioa gainditzeko. 'The Basque people welcome you' ingelesezko izena eman diote, 'Euskal jendeak ongietorria ematen dizu(e)', euskaraz. Oiartzungo Udalak herriko ostalarien eta turismo zerbitzuen esku jarriko du. Besteak beste, Oiartzungo Turismo Bulegoan, museoetan -Soinuenea, Luberri eta Arditurri- eta udaletxeko sarreran bisitarien esku jarriko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos