Espeleologia egiteko aukera aurtengo VI. Arditurri Egunean

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, bihar VI. Arditurri Eguna ospatuko da meategi gunean. Aurreko urteetan egin izan diren ekintzez gain, aurten bi ekintza berri egiteko aukera izango da: espeleologia San Joakin meategian eta Arditurri euskal hanburgesa taloarekin prestatu eta dastatzeko aukera. Goizean, txu-txu trenak 10:45etik 14:30era aparkalekua eta Arditurri lotuko ditu, dohainik. Meategiak bisitatzeko sarrerak bihar bertan erosi beharko dira. Espeleologia egiteko, berriz, aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Fotos

Vídeos