Eskola Agenda 21en foroan Udalak erantzuna eman die ikasleen eskaerei

Ikasleak Eskola Agenda 21en harira udaletxean.
/BASTEROBERRI
Ikasleak Eskola Agenda 21en harira udaletxean. / BASTEROBERRI

Iazko ikasturte bukaeran egin zituzten ikasleek eskaerak udaletxean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Joan zen maiatzaren 30ean egindako ikasturte amaierako udalbatza berezian, Oiartzungo Eskola Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek mugikortasun iraunkorrari lotutako hainbat konpromiso aurkeztu zizkioten Udalari, besteak beste: eguneroko joan-etorriak egiterakoan eta ibilbide mo-tzetan oinez edo bizikletan ibiliko direla, ibilbide ertain eta luzeetan garraio publikoaren alde egingo dutela, ibilbideak modu seguruan egiteko familiei arduraz jokatzeko eskatuko dietela, ikastetxeak edo Udalak antolatutako mugikortasun jasangarrirako ekimenen aurrean interesa agertuko dutela, etab.

Eskaerei dagokienez, Udaleko ordezkariek eskaera hauek aztertu dituzte eta, herenegun, hilak 14, egindako udalbatzan horietako bakoitza banan-banan erantzun dute. Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programan parte hartzen duten 1.400 bat ikasleen ordezkaritza batek udaletxeko Bilkura Aretoan adi-adi entzun ditu Udal ordezkariek emandako azalpenak. Besteak beste, honakoa jakinarazi diete: Oinezkoen segurtasun hobetzeko asmoz martxan jarritako hainbat neurri (Manuel Lekuona hiribidea berritzea, Elorrondo kalea oinezkoek soilik erabili ahal izateko egokitzea, aurki Ugaldetxon eta Ibarre auzoan jarriko diren semaforoak...

Xorrola autobusaren zerbitzua hobetzen jarraitzeko neurrien azterketa, udaran eta asteburuetan zerbitzuak zabaltzeko, esaterako. Oinezkoen guneak hobetzen jarraitzeko neurriak: espaloiak berritzeko lanak Mendibilen, Katalintxon, Ihurrita poligonoan, etab. Bidegorri-sarea hobetzen jarrai-tzea: itxitura berritzea, bidegorria eta Arbelaitz bidea oinezkoentzat lotzea, auzoen arteko loturak lo-tzeko bideragarritasuna aztertzea, etab.

Dagoeneko eskarmentua dute Oiartzunen, izan ere, aurtengoa herriko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 programa garatzen duten hamalaugarren ikasturtea da. Dagoeneko, ura, energia, hondakinak, mugikortasuna, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua eta elikadura bezalako gaiak aztertu dituzte eta, bai eskolan, herrian, zein etxean, hainbat alderdi hobetzeko beharraz jabetuta, urtez urte, hainbat konpromiso hartu dituzte. Ikasturte honetan, zarata lantzen hasi dira ikastetxeetan eta egindako lana eta emaitzak Udalari aurkeztu asmoz, 2018ko maiatza aldera berriz ere udaletxean elkartzea aurreikusten dute ikasleek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos