Eskaladako ikastaroan izen eman daiteke hilaren 28ra arte

Ikasleak eskalada ikastaro batean azalpenak entzuten. / BASTEROBERRI
Ikasleak eskalada ikastaro batean azalpenak entzuten. / BASTEROBERRI

Elorsoro kiroldegian bertan eman daiteke. Ikastaroak urriaren 2ko astean hasiko dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian eskalada ikastaroak eskainiko dira 2017-2018 ikasturtean.

Hastapen maila eta maila aurreratua eskainiko da ikastaroko hiru mailetan: Haurrak (8-12 urte); Nerabeak (13-17 urte) eta Helduak (18tik goiti). Entrenatzaileak Gipuzkoako Federazioak izendatuko ditu.

Ordu eta erdiko saioak izango dira astelehen eta asteazkenetan. Astelehenetan, haurren taldea ariko da 18:00etan. Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara, Nerabe eta Helduentzako saioaka izango dira. Maila horietan daudenek astean saio bat edo bi egiteko aukera izango dute. 10 saioko ikastaroa -astean behin- 75 euro kostako da eta 20 saioko ikastaroa, astean bitan, 140 euro. Izen-ematea irailaren 28ra arte izango da, Elorsoro kiroldegian bertan. Ikastaroak urriaren 2ko astean hasiko dira.

Fotos

Vídeos