Eskalada ikastaroak astelehenean hasiko dira Elorsoro kiroldegian

Hiruhilabeteko ikastaroa izango da haurrentzat eta helduentzat

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Elorsoro kiroldegiko eskalada ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Hiruhilabeteko ikastaroa izango da, haurrentzako (8-13 urte) eta helduentzat (14 urtetik goitikoak). Izen-ematea Elorsoro kiroldegian bertan egin behar da.

Haurren ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 18:30etik 19:30era (90 euro hiruhilabetea) eta helduena, egun horietan 19:30etik 21:30era (120 euro hiruhilabetea). Datorren astelehenean (hilak 7) hasiko dira ikastaroak eta ekainaren 27an bukatu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos