Errigoraren aurkezpena egin zen Labore Oarson

Errigorako komunitatearekin bat egiteko deia egin zuten. /  BASTEROBERRI
Errigorako komunitatearekin bat egiteko deia egin zuten. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udaberria heldu da eta horrekin batera Errigorako produktuak datoz oraingoan ere gurera. Hori dela eta izan zen kanpainaren aurkezpena asteazkenean Labore Oarson.

Aurkezpenean egin zuten aldarriak anitzak izan ziren. Batetik, gure herrian bertan produzitzen diren elikagaiak ez ehunka edota milaka kilometrotara dauden herrialdeetatik ekartzea. Bestetik, ohitura sanoak hartzeko aldarria egin zuten.

Jarraian, gogora ekarri zuten produktu hauen kontsumoak gure herrian, Nafarroa Hegoaldean lana ekartzen duela. Hainbat pertsonari lana ematen zaiola honen bidez. Horrenbestez, hainbat familiatara bizipoza eramaten dela Errigorako produktuak kontsumituz.

Gogorarazi zuten Labore Oarson urte guztian zehar izaten direla Errigorako produktuak. Baina, oraingoan olio eta kontserben kanpaina berezia egingo dutela. Beraz Laboren oraingoan ere izango dira salgai Nafarroa Hegoaldeko produktuak. Baina Laborez gain, beste hainbat tokitan egongo dira salgai: Haurtzaro Ikastola, Orereta Ikastola, Pasaia-Lezo lizeoa, Elizalde ikastetxea, Intxixu AEK, Oroitzene AEK, Xenpelar AEK, Txirrita AEK, Oarso Labore elkartea, Elorsoro Kiroldegia, Oiartzungo Udala, Auzokalte elkartea, Iturriberri elkartea, Pasaiako kultur etxea, Basari elkartea, Leunda taberna eta Lau haizetara elkartea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos