'Erradikalak gara' bertso-emanaldi ederra izan zen larunbaten

BASTEROBERRI OIARTZUN.

'Larunbatean izan zen Erradikalak gara' bertso-emanaldia udaletxean ilunabarreko 19:00etan. Jende mordoa hurbildu zen ekitaldira. Ekitaldi ironiko bezain barregarria izan zen. Denetariko gaiak izan zituzten hizpide euskara, euskalgintza, feminismoa, aniztasuna... Ane Labaka, bertsolaria, eta Beatriz Egiazabal antzezleak izan ziren taula gainean. Beren paperak ezin hobeto irudikatuz. Ane Labakak bertsoekin ukitu metaforikoa ematen zien gaiei, bitartean Egiazabalek gauzak zuzenago esaten zituen; ironikoki eta umore puntuarekin. Era berean, publikoaren arreta erakartzeko erraztasuna erakutsi zuten.

Hala ere, ostiralean, hilak 24, egun handiaren bezperan, 'Mar-txan' dokumentala eta solasaldia izango dira udaletxeko areto nagusian, ilunabarreko 19:00etan. Egun handia azaroaren 25ean, larunbata izango da; hots, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Arratsaldeko 16:30ean Done Eztebe plazan murala egingo dute. Ilunabarreko 19:00etan antzerkia eta Badabil zerbatte emanaldi herrikoia izango da Kontzejupean.

Azaroaren 25aren harira, egitarau bateratua osatu du Feministen Asanbladak: Antiju Morik, Abaraxka ludoteka, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kuadrillategi, norbanakoek eta Udalak osatua. Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Egun horretako ekitaldian, Badabil zerbatte emanaldi berezia izango da. Herriko artistek parte hartuko dute, Feministen Asanbladak antolatutako saioan: Idoia Beratarbide; Lur Gaztelumendi; Goiatz Labandibar; Ainara Lasa; Alaia Martin; Iraitz Mateo; Olarri Dantza Taldea eta antzerki taldeak, bakoitzak bere sormen disziplinarekin aberastuko du saioa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos