Erorketen prebentziorako tailerra izango da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

65 urtez goitiko herritarren artean, erorketak dira lesio gehienen iturburu. Hori dela eta, prebentzioa lantzea oso garrantzitsua da bizi-kalitatea bermatzeko. Ez da lehen aldia honelako tailer bat antolatzen dela herrian. Aurrez egin zena benetan arrakastatsua izan zen. Izan zuen harrera ikusirik berriro ere errepikatzea erabaki dute. 65 urtez goitiko oiartzuarrentzako, erorketen prebentzioaren inguruko tailerra antolatu dute Udaleko Gizarte-Ongizate sailak eta herriko anbulatorioak. Hilaren 20an, asteazkena, izango da hitzaldia Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, arratsaldeko 17:00etan.

Saioa debalde izango da, baina saioan parte hartzeko izena eman behar da anbulatorioan: bertara joanda edo 943 00 65 05 telefonra deituta.

Fotos

Vídeos