Eremu publikoan Sanjuan sua egiteko baimena hilaren 18a baino lehen eskatu behar da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udalak adierazi du Sanjuan sua eremu publikoan egin nahi duten herritarrek hilaren 18a, datorren astelehena, baino lehen baimena eskatu beharko dutela udaletxean. «Ingurumenaren, pertsonen eta ondasunen segurtasuna berma-tzeko egin beharko da eskaera», zehaztu du.

Eremu publikoan egingo diren Sanjuan suen kokapenaren egokitasuna aztertuko du Udalak, baimena eman aurretik. «Sua ezingo da urbanizatutako zoladuraren gainean egin eta eraikin, ibilgailu zein linea elektrikoetatik urrun kokatu beharko da», gaineratu du.

Honako baldintzak bete beharko dituzte Sanjuan suek, segurtasuna bermatzeko: piztu aurretik pilak 3 metro baino handiagoa ez da izango eta material solidoa erreko da -debekatua egongo da likido suharbera eta gai toxikoak erretzea, alegia, pneumatikoak, olioak, zuntzak, etxetresnak, plastikoak, PVC.. eta gisakoak-.

Sanjuan surako pilak hilaren 16tik, larunbata, aurrera egin ahal izango dira. Hilaren 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira. Egun horretan, sua itzalita dagoela segurtatu eta ingurua txukundu beharko da.

Zalantzak argitzeko udaltzaingora jo daiteke 943 49 33 11 telefono zenbakira deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos