Eraikinen inspekzio teknikoa pasatu beharko dute 400 eraikinek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren 3/2015 legearen baitan, Euskal Autonomia Erkidegoan 50 urte baino gehiago dituzten bizitegi-erabilerarako eraikin guztiek Eraikinen Inspekzio Teknikoa (EIT) pasatu behar dute. Oiartzunen, momentuz, 400 eraikini eragingo die lege honek. Eraikin horietako jabeek 2018ko ekainaren 27rako udaletxean aurkeztu beharko dute EIT txostena. Azterketa arkitekto edo aparejadore tekniko batek egin behar du.

Hala ere, etxejabe bakoitzak aukeratu dezake libreki zein kontratatuko duen lan hori egiteko. Datozen urteetan ere, 50 urte bete ahala, bizitegi-erabilerarako eraikin guztiek inspekzio hau pasatu beharko du. Besteak beste, txostenak aztertzen ditu eraikinaren kontserbazio egoera, efizientzia energetikoa edota irisgarritasun egoera. EIT txostenak 10 urterako balio du. Informazio gehiago jaso daiteke euskoregite.com helbidean.

Fotos

Vídeos