XI. Enpresen Lasterketan ikastolako hogei langilek parte hartu dute

Haurtzaroko korrikalariak Sanromaren alarguna eta alabekin. / BASTEROBERRI
Haurtzaroko korrikalariak Sanromaren alarguna eta alabekin. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko igandean, Donostian jokatu zen 8,5 kilometroko XI. Enpresa Lasterketan Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako bost taldek parte hartu zuten taldekako modalitatean, lehendabiziko aldiz. Guztira hogei langile animatu ziren korrika egitera eta lau langilez osaturiko bost taldeak iritsi ziren helmugara.

Talde giro ederrean «primeran pasatzeaz gain, Periko Sanromari gure omenaldi xumea egiteko ere aukera paregabea izan zen atzokoa», adierazi dute Haurtzaroko korrikalariek.

Izan ere, elastikoaren atzeko aldean hainbeste urtez Haurtzaro Atletismo taldearen arduradunaren irudia zeramaten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos