Energien garraiorako instalazioen inguruko ordenantza onartu du Udalak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udal Batzak azaroaren 29an egindako bileran, gehiengoaren aldeko botoz, energia elektrikoaren, gasaren, uraren eta hidrokarburoen garraiorako instalazioen aldeko udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta aprobetxamendu bereziagatiko tasa ezartzeko udal zerga ordenantza onartu du.

Hartutako erabakia eta horretarako instruitu den espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan iragarkiak jarriz. Inolako erreklamaziorik egin gabe informazio honen erregelamenduzko epea iragan denean, hartutako erabakiak eta adierazitako dokumentuak behin-betirako onartutzat hartuko dira, beste erabakiren bat hartu beharrik gabe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos