Emaitza gazi-gozoak izan zituzten goi-mailako taldeek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bigarren mailako neskek Eibarren zelaian jokatu zuten, ez zuten irabazterik izan baina berdinketarekin konformatu behar, 0-0. Partida bikaina bi aldeek jokatu zutena. Oiartzuarrek sareratzea lortu zuten baloia epaileak aintzat ez hartu izana pena izan bazen ere.

Euskal Ligan Pauldarrak hartu zituzten etxean, bana berdindu zuten. Territorial mailan Allerruren aurka aritu ziren, 3-1 galdu zuten. Ohorezko kadeteek Tolosan jokatu zuten bina berdindu zuten. Kadeteek zumaiarren kontra jokatu zuten, 0-6 galdu zuten. Haur-8 mailan, Intxaurdi hartu zuten etxean 4-2 irabazi zuten. Alebinek Sanseren kontra jokatu zuten etxean, 0-3 galdu zuen OKEk.

Ohorezko Erregionaleko mutilek Vasconia hartu zuen etxean, 5-3 irabazi zuten oiartzuarrek. Oiartzuarrek jokatutako partida paregabea izan zen, maila ezin hobea erakutsi zuten Ugaldetxon. Aspaldian ez bezala, irabazteaz gain golak ere izan ziren, sailkapenerako behar-beharrezkoak zituztenak.

Preferenteko mutilek Hernanin jokatu zuten; 5-2 galdu zuten oiartzuarrek. Ohorezko gazteek Añorgaren kontra jokatu zuten aurkarien zelaian, 2-0 galdu zuen OKEk. Lehen gazteek Mariño hartu zuten etxeko zelaian, 3-0 irabazi zuten. Ohorezko kadeteek Tolosa hartu zuten etxean, bana berdindu zuten. Lehen kadeteek Fanderiako zelaian jokatu zuten Touringen kontra, 3-0 galdu zuten oiartzuarrek. Ohorezko haurrek ere Touringen kontra jokatu zuten, bina berdindu zuten. Lehen haurrek Hondarribian jokatu zuten bertakoen aurka, bertakoek irabazi zuten oiartzuarren kaltetan, 6-1. Haur txikienek Amaikak baten kontra jokatu zuten, 2-0 galdu zuten oiartzuarrek.

Areto futbolean Anoetaren kontra jokatu zuten, 13-2 irabazi zuen OKEko taldeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos