Elurra ikusi dugu Oiartzungo mendietan

Mendiak zuritu zituen atzo ia ustebakean bota zuen elurrak. Irudian, Arritxulo aterpetxea zuri. ./ARRITXULO ATERPETXEA
Mendiak zuritu zituen atzo ia ustebakean bota zuen elurrak. Irudian, Arritxulo aterpetxea zuri. . / ARRITXULO ATERPETXEA

Herrian bertan ez zen kapa sendorik geratu, baina inguruko mendiak elurturik ikus ditzakegu

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Euskal Herriko beste txoko askotara bezala, atzo iritsi zen elurra Oiartzuna. Tenperatura asko hoztu ondoren, prezipitazioak hasi eta hortxe ikusi genituen lehen elur malutak. Herrian bertan elurraren aurretik euria egin zuenez ez zen kapa sendorik geratu. Baina, Oiar-tzun inguruko mendiak elurturik ikus ditzakegu. Atzo ilunabarrerako Euskal Herrian euri gehien egin zuen herria izatera iritsi zen Oiar-tzun, 29l/m2ko. Euri-jasa horiek. Hotzarekin, berriz, elur-jasa izatera iritsi ziren. Bart arratsean gehiago egin du, beraz gaur ere izango da elurraz gozatzeko aukera.

Gure inguruan elur gutxi ikusten dugunez, elurra ikusi bezala abiatu zen jendea argazkiak ateratzera. Atzo arratsean botatako elurra aprobetxatuz, makina bat jende ausartu zen elurra ukitzera eta jostatzera. Arropa egokia jantzi eta lera, edota plastiko puska handi bat hartu eta elurraz gozatzera. Halere, kontuarekin ibili behar da, elurra polita bezain arriskutsua baita. Besteak beste, Ergoiendik gorako Aritxulegiko bidean, zein Karrikatik gorako Artikutzako bidean, zein Pikogarate inguruan elurrarekin arazoak izan baitaitezke. Zenbait lekutan elurra kentzeko makinak, zein suhiltzaileak ibili ziren bart lanean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos