Elkartasun lasterketa primeran joan zen

Altzibarren. /  BASTEROBERRI
Altzibarren. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

2017ko abenduaren 31 egun berezia izan zen Oiartzunen. Izan ere, seigarren aldiz Oiartzungo kaleak lasterkariz bete ziren, haur eta heldu, preso eta iheslarien urrunketa salatu eta pausoak emateko.

10:30ean haurren txanda izan zen. 60 haur lasterka ibili ziren Oiartzungo kaleetan motxila urdinekin. Ekimen honekin gurasoa preso duten umeek jasaten duten zama gogorarazi zen. Guztira 113 haur daude gaur egun egoera honetan.

Jarraian, 11:00etan helduen 0km lasterketari eman zitzaion hasiera. Bertan 203 korrikalarik lortu zuten ibilbidea bukatzea, 6,5km-ko ibilbide gogorrari aurre egiteaz gain, haizea eta beroa izan ziren aurkari. Bertan 137 oiartzuarrek parte hartu zuten korrika. Hala ere, bidea mozten, argazkiak ateratzen, anoa postuan zeudenak, animatzen aritu zirenak, tortillak egin zituztenak, merkatariak ... guztiek hartu zuten parte lasterketan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos