Elizalde Herri Eskolan atzo izan zuten negu festa

Guraso elkartea taloak egiten./
Guraso elkartea taloak egiten.

Baserritar jantziak soinean jarrita joan dira gaur eskolara

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Elizalde barazki, fruitu eta aberez beteko zen atzo. Urtero legez, giro aparta izan zen. Izan zen taloa eta txistorra jateko aukerarik. Guraso Elkarteak taloak eta txistorra prestatuko zituen ikasle guztientzat, eta bertako ikasle helduenek ere txistorra prestatu zuten gerturatzen zen ororentzat.

Horretaz gain, ikasleek hainbat ekintzatan parte hartu zuten, goizeko 11:00ak aldera euskal dantzen emanalditxo bat eskaini zuten, esate baterako. Ezin aipatu gabe utzi jostailu azoka solidarioa ere, urtero-urtero gogo eta ilusio handiz prestatzen dutena. Bertan bildutako dirua Etiopiako Bushulo herrira bidaliko dute.

Lehen hiruhilekoari amaiera bikaina eman zioten Elizalde Herri Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta gerturatu zen beste hainbat lagunen artean. Eskolako ateak itxi zituzten oporretara joateko eta urtarrilaren 8an izango dira bueltan, Gabonak lagun eta familiaren ondoan pasa ondoren.

Elizalde Herri Eskolako antzerki taldeak amaiera ezin hobea eman zion urteari. Asteazkenean, eskolako bi taldeek antzerki bana eskaini ziguten guraso eta ikaskideei. Sustoak, algarak, sorpresak... denetik izan zen. Hilketak gertatzen ziren mantsio beldurgarri batean murgiltzea lortu zuen publikoa lehenengo taldeak. Eta bigarrenak, egutegia oinarri hartu eta urtearen errepasoa egin zuen: Gabonak, ihoteak, emakumearen eguna, pazko astea, igerilekua, San Ferminak, Xanistebanak, Santu guztien eguna... Eta berriz ere Gabonak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos