Elizalde Herri Eskolan ere bertso kontuak nagusi izan ziren giro ezin hobean

Bertsolariak kantuan.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Larunbatean hitzordu berezia antolatuta zegoen Oiartzunen. Arratsaldeko 14:00etan, jendetza elkartu zen Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan bertsoez, bertsolariez eta bazkariaz gozatzeko giro ezin hobean. Eguraldi ederra izan zuten bertaratu zirenek, lasai ederrean eguerdiko eguzkiaz gozatuz, bertsoak entzuteko parada ezin hobea izan zen.

Elizaldeko Herri Eskolako pilotalekuan elkartu ziren Maialen Lujanbio, Ander Lizarralde, Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Lauak aritu ziren bertsotan denetariko gaiak izan zituzten, baina denetan bertsolariek gustukoen dutena: bazkaltzen ari zen jendea zirikatzea.

Bertaratu zen orok hitz onak besterik ez ditu Elizalde Herri Eskolako Kategoriko laugarren bertso bazkariaz. Aurten gainera, eguraldia lagun jende gehiago hurbildu da bertara. Jana, bertsoak, giroa ... dena izan zen paregabea eta errepikatzeko modukoa.

Fotos

Vídeos