Ekofishen baitan Oiartzungo gazteek sortutako proiektuak aurkeztuko dituzte

Gaur eguerdiko 12:00etan izango da udaletxeko Areto Nagusian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

'EkoFish 2018 Gazteak aldaketaren protagonistak' proiektuaren baitan herriko gazteek sortu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte gaur udaletxeko areto nagusian, 12:00etan.

Ekofish proiektuaren helburua hondakinen murrizketa sustatzea da. Proiektua Mater museoak jarri du martxan Oiartzunen, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBH 3. mailako ikasleekin.

Elizalde Insitututuko maila horretako hiru gelek dagoeneko euren proiektuak bukatu dituzte eta igande honetan egindako lana herriari aurkeztuko diote ikasleek eurek.

Hasieran, proiektuaren filosofia aurkeztuko dute, eta gero, labur-labur gela bakoitzeko ordezkariek beren proiektua aurkeztuko dute.

Herritarrak proiektu hauek ezagutzera gonbidatuak daude, gazteak hondakinen murrizketan beste behin ere eredu izan direlako eta haiengandik zer ikasia badagoelako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos