Ekitaldiz betetako Haurren Eguna

Babesean jarri zituzten atzokoan erraldoiak goiz goizetik euria izan baitzen baina azkenean atera eta kalejiran ibili ziren.
Babesean jarri zituzten atzokoan erraldoiak goiz goizetik euria izan baitzen baina azkenean atera eta kalejiran ibili ziren. / ARGAZKIAK ARIZMENDI

Arkume jatea izango da Doneztebe plazan eta antolatzaileek 650 lagun gutxienez elkartuko direla aditzera eman dute. Gaueko zezensuzkoarekin amaituko dira aurtengo xanistebanak

GOIZARINOIARTZUN.

Aurtengo xanistebanetan oiartzuarrak ederki gozatzen ari dira. Egunez nahiz gauez primerako giroa zabaltzen da Doneztebe edota Landetxe plazetan eta gustuko ekitaldia erraz topatzen da.

Ostiral gauean, helduen danbor hotsak zabaldu ziren Elizaldeko kaleetatik barrena. Aurten 146 lagun pasatxo elkartu ziren Labandibar, Maritxalar eta Iparragirreren esanetara, ahal bezain ongi jotzeko asmoz. Gero eta kide gehiago anima-tzen da danborradan parte hartzera. «Aurten 25. edizioa bete dugu eta hain danborrada jendetsua ikusteak poza ematen du», adierazi zuen amaieran Arritxu Maritxalarrek, helduen danborradako arduradunak. «Gazteek batez ere oso ongi eran-tzun dute, gustura aritzen dira danborradan eta gu ere oso pozik gaude hainbeste lagunek parte hartzen dutela ikusirik», gaineratu zuen.

Era berean, oiartzuarrek Elorsoroko harmailak bete zituzten Aukeran dantza konpainiaren ikuskizunaz gozatzeko, urteroko moduan. Bikaina, benetan, Donostiako taldeak (tartean Ekain Kazabon dan-tzari oiartzuarra) eskainitako emanaldia, 'Maurizia'.

Atzokoan, berriz, sirimiriak ez zuen zapuztu herriko Gazteen Eguna eta ederki alaitu zuten plaza inguruko giroa. Hala, morez jantzi zuten Doneztebe plaza, haien eguna baitzen. 514 lagun elkartu ziren bazkaltzera giro ederrean, umore onez. Koadrilen arteko jokoak ikusteko parada eskaini zuten, gero. Ederki lehiatu ziren, alajaina! Hori umorea. Goizeko partean, nolanahi ere, kantu kantari ibili ziren oiar-tzuarrak, Maddalen Dorronsororen gidaritzapean. Lartaun Abesbatzako kide ugari hainbat herritarrekin nahastuta herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izan zuten herriko kaleetan barrena.

Haurren Egunarekin agur

Aurtengo xanistebanak amaitzera doaz eta gaurko Haurren Eguna topera bizitu nahiko dute oiartzuarrek. Hala, goizeko 10:30ean Haurren Esku Pilota Txapelketaren finalak, binaka, jokatuko dira Kon-tzejupean. Gero, Gaztetxoen danborradaren txanda izango da, baita Herri Musika Eskolako taldearen kale-buelta ere.

Jarraian, 14:30ean, Arkume jatea izango da Doneztebe plazan. Antolatzaileek adierazi digute 650 lagun gutxienez elkartuko direla aurten. Eta bazkalondoa txaranga batek alaituko du plaza inguruko giroa.

Gero, arratsaldean haur eta gazteentzat parkea zabalduko da Ikastolako jolastokian. Quad pista, super jumping, ludoteka, dantza-plaza ez dira faltako haientzat. «Den-dena doan izango da herriko haurrentzat, lau orduz», adierazi dute antolatzaileek. «Txokolate jatea ere izango dute, indarberritzeko», gaineratu dute.

Helduentzat, berriz, XXII. Truk Txapelketa jokatuko da Madalensoro pilotalekuan, 16:30ean hasita. Oiartzungo Hiru Bi Band taldeak ere musika jaialdia eskainiko du 19:00etatik aurrera Doneztebe plazan. Beranduago, Aitor Txiki X. Areto Futboleko txapelketaren finalak jokatuko dira Elorsoro kiroldegian.

Maiderren kontzertua

Gaueko 22:30ean, berriz, Maider Zabalegi Oiartzungo konposatzaile-kantariak kontzertua eskainiko du Doneztebe plazan. Martxoaren 18an debutatu zuen Oiartzunen bertan 'Zuei' izeneko bere lehen diskoarekin eta berriro ere euren herritarren aurrean agertuko da.

Azkenik, gaueko 00:00etan, Elizaldeko kaleetan zehar, zezensuzkoa ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak 'Idiarena' doinuz lagundurik. Eta aurtengo xanistebanak buka-tzeko, dantzaldia Modesto-rekin aspertu arte, Doneztebe plazan.

Xanisteban txirrindulari saria

Gaur goizeko 10:00etan hasita, Xanisteban Txirrindulari Sariaren 70. edizioa jokatuko da, Lartaun Zikloturistak elkartearen eskutik. Euskal federazioak 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat antolatzen duen Euskaldun Trofeoa izango da.

Probaren amaieran, sari banaketan Txomin Perurena Oiartzungo txirrindulari handiak parte hartuko du.

Gaurko karreran oiartzuar bat ikusiko dugu jokoan: Eneko Iparragirre Lekuona, hain zuzen. 1996an jaioa, Etxe-txikiko Martin Lekuonaren iloba da.

Lartaun Zikloturista Elkarteak dei berezia egin die bazkideei laguntzera joateko gaur, lasterketa normaltasunez egin ahal izateko. Goizeko 08:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, hainbat lan bideratzeko: bidegurutzeak zaindu, helmugaren eremuan hesiak jarri, lasterketan epaileei lagundu eta abar...

Aurtengo xanistebanetako erakusketa Txomin Perurena izandakoaren kirol bizitzari eskaini zaio. Abuztuaren 1ean zabaldu zen eta gaur arte izango da ikusgai udal areto nagusian. Hauxe da bisitatzeko ordutegia: goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Txomin Perurenak txirrindulari oiartzuarrak 158 garaipen lortu zituen. Itzuli handi guztietan etapak irabazitakoa, 1974. urtean Tourreko mendiko sailkapena irabazi zuen. Espainiako itzulian 12 garaipen lortu zituen, Giroan 2 garaipen eta Euskal Herriko itzulian 8 garaipen. Zuzendari bezala Orbea eta Teka taldearekin, Espainiako i-tzulia irabazitakoa da. Bere trofeo guztiak Oiartzungo Udalari eman zizkion Altzibarren jaiotako txirrindulari handiak.

Fotos

Vídeos