EHU-ko ikasle talde batek Haurtzaro ikastola bisitatu du

EHUko ikasleak ikastolako Teknologia-gelan. /  BASTEROBERRI
EHUko ikasleak ikastolako Teknologia-gelan. / BASTEROBERRI

Teknologia eta Laborategia gelen osaketa eta antolaketa ikusi ahal izan zuten klase praktiko batean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun, Euskal Herriko Unibertsitateko Kristina Zuza irakaslea 20 ikaslerekin batera Haurtzaro Ikastolara etorri ziren bisitan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterrean Teknologiako espezialitatea egiten ari diren ikasleak ziren, hain zuzen ere.

Esan bezala, arratsaldez izan ziren eta teknologiako tailerra eta laborategia berrituak ikusi zituzten eta, bide batez, esperientzia zabala duten bertako irakasleekin elkarrizketatzeko aukera izan zuten. Teknologiako tailerra eta Natur Zientziatako laborategiaren kudeaketa eta mantenuaren inguruan, «unibertsitatean jasotzen ari diren formazioaren osagarri bikaina jaso ahal izan zuten», Unibertsitateko masterraren arduraduna den Kristina Zuza doktore eta irakasleak bisita amaitutakoan adierazi zuen moduan. Garbi ikusi zuten, tailerrak edo laborategiak nola funtziona dezaketen, diru gutxi eta imajinazio handiarekin. Lanerako metodologiaz jabetu ziren eta gelen antolaketaz eta bertako segurtasun arauez ere hitz egin zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos