Eguraldia lagun Artikutzako trenaren ibilbidea ezagutzeko

Txostekoak Zaldingo pilotasoroan. /  ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Txostekoak Zaldingo pilotasoroan. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ostiralean hasi zen Artikutzako Trenaren inguruan antolatutako asteburua. Ostiralean Suberri Matelok eta Anton Mendizabalek prestatuko Mugarri liburua aurkeztu zuten.

Egun handia herenegun izan zen, ordea. Igandean goizeko 8:30ean Albisturreko aparkalekutik abiatu ziren Eskasera, trenak egiten zuen bidea egiteko aukera izan zen, Mugarri liburua egin duten Suberri Matelo eta Anton Mendizabalen azalpenak entzunez. Oinez, txirrindaz edo korrika egiteko aukera izan zen. Txirrindulari eta korrikalariei, Felipe Mitxelenak eman zizkien azalpenak.

Asteburu honetan izan den eguraldi zoragarriak erakarrita edo, 50-60 pertsona animatu ziren Artikutzako trenak egiten zuen ibilbidea ezagutzera. «Ibilbide polita izateaz gain, azalpenekin xarmantagoa izan zen ibilaldia» adierazi zuen bertaratu zenetako batek. Ezin aipatu gabe utzi, Haurtzaro Mendi Taldeko kideek ere parte hartu zutela ibilaldian eta gure kultura bertatik bertara ezagu-tzeko aukera aproposa izan zen.

Bukatzeko, Txostekoen lagun-tzarekin Zaldingo pilotasoroan erakustaldi bikaina eskaini zuten. Oiartzuarrak, villabonatarrak eta Iparraldeko jokalariak ere etorri ziren. Honenbestez, giro paregabea izan zen Albisturretik abiatu eta Zaldingo pilotasororaino.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos