Doluari buruzko hitzaldia izango da hilaren 18an

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urrian izan zen Aingeru Oiartzabal oiartzuarraren eskutik doluari buruzko hitzaldia. Datorren astelehenean berriz ere izango dugu, oraingoan 'Dolua eta Gabonak' izango ditu hizketagai. Ilun-tzeko 19:00etan izango da udale-txean. Urrian izan zen hitzaldia arrakastatsua izan zen, eta astelehen honetakora gonbidatu nahi ditu oiartzuar guztiak; zahar eta gazte. Aurrekoan doluaren ikuspegi desberdinez mintzatu zen aditua. Jendeari ikusarazi nahi izan zion doluak etapa ezberdinak dituela eta denetatik pasa behar izaten dela. Galdu den pertsona maitatu hori ez dela ahaztu behar, hutsune horrekin bizitzen jakin behar dela baizik. Oraingoan, Gabonak bezalako egun bereziak hartuko ditu solasgai. Gabonak, oro har, familia guztia elkar-tzeko datak izaten baitira. Eta familiakoren galdu ostean, zaila izaten da bere hutsunea ez nabaritzea. Horrelako kasuetan nola jokatu edo horrekin nola bizi esango digu Aingeru Oiartzabalek.

Hitzaldi eta tailer gisa antolatu du saioa osasun-psikologoak. Edozein dago gonbidatua parte-hartzera, dohainik izango da eta ez da izenik eman beharko aurrez. Informazio gehiago www.aingeruoiartzabal.com helbidean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos