Denboraldia agurtuko du gaur Oiartzun Ohorezko Erregional Taldeak Karla Lekuonan

Ohorezko Neska Kadeteak liga irabazi berritan. /  BASTEROBERRI
Ohorezko Neska Kadeteak liga irabazi berritan. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ohorezko Erregional Taldeak gaur jokatuko du denboraldiko azken partida, Karla Lekuona zelaian. Arratsaldeko 16:00etan jarri dute hitzordua Oiartzungo futbolzaleentzat. Mutriku taldea izango du aurrez aurre Ekaitz Auzmendik gidatzen duen taldeak.

Oiartzuarrek lasai bukatuko dute aurtengo denboraldia hogeita hemeretzi punturekin, hamalaugarren koskan. Azken garaipenarekin saritu nahi dute Ugaldetxora gerturatzen den zalegoa. Irabaziz gero, hiru koska igoko lituzkete sailkapenean. Mutrikuarrek ez diete lanak erraztuko. Izan ere, 44 punturekin hamargarren koskan daude. Norgehiagoka polita iragarri dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos