Datorren asteburuan Gurutzeko festak hasiko dira

Aurreko urteko Gurutzeko festak.
/BASTEROBERRI
Aurreko urteko Gurutzeko festak. / BASTEROBERRI

Irailaren 15etik 17ra ospatuko dira

BASTEROBERRI DVOIARTZUN@HOTMAIL.COM OIARTZUN.

Lehengo urtean bezala, aurten ere Gurutzeko festak irailaren erdialdean datozkigu. Lehenago Gurutzeko auzotarrek abuztuan San Agustinetan ospatzen zituzten haien festak. Baina, arrazoiak arrazoi, lehengo urtean dataz alda-tzea erabaki zuten. Eta, beraz, asteburu honetan disfrutatu ahal izango dugu Gurutzeko festez.

Ostiralean hasiko dira Gurutzeko auzotarrak festekin. Arratsaldeko 18:30ean auzoa apainduko dute eta 19:00etan emango diete festei hasiera. 20:00etan enkartelada izango du nahi duenak. Eta 21:00etan kantu-afari herrikoia, urtero legez. Eta ohitura zaharrak ez galtzeko, 22:00etan XXXVIII. Truk Txapelketa, Bizardia Elkartean.

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan VIII. Tortilla lehiaketa eta tortilla-jatea (osagaiak bertan egongo dira). 17:30ean ping-pong txapelketa, haur jolasak, apar festa eta txokolatada. Ondoren, buruhandiak. Bukatzeko, gaueko 22:00ak aldean Errefuxa an-tzerkia izango da ikusgai.

Igandean, festetako azken eguna izango dugu, baina baita egunik indartsuena ere. Goiz mugituko zaizkigu gurutzearrak, goizeko 9:00etan goiz-eresia izango dute esnatzeko eta 10:00etan meza. 11:00etan Haur-tzaro Dantza Taldearen emanaldia. 12:00etan, berriz, eskuzko pilota partidak. Eguerdian, 13:00etan, Oiar-tzungo dultzaineroak. 14:00etan auzo-bazkaria (Txartelak 943 49 07 00 edo 943 49 44 55era deituta).

Arratsaldean, 18:00etan segalariak eta aizkolariak izango dira ikusgai. 19:00etan Gorriti Show eta buruhandiak. Eta festei bukaera emateko 21:00etan zezen-suzkoa.

Fotos

Vídeos