Danbor hotsek girotuko dute gaur Altzibar auzoa

Altzibar auzoko festa batzordeko lagunak./GOIZARIN
Altzibar auzoko festa batzordeko lagunak. / GOIZARIN

Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizun aparta haurren gozagarri

GOIZARINOIARTZUN.

Eguraldiak gehiegi laguntzen ez badu ere, festetan jarraituko gaur du Altzibar auzoak, San Pedro jaiak ospatzen. Gaurkoan ere izango da makina bat ekimen haur, gazte eta helduentzat, Martintxo plazaren inguruan.

Goizeko 10:30ean, 6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta gaztetxoek VII. Duatloia jokatuko dute. Gero, goizeko 12:00etan, Altzibarko Martintxo plazan Toka txapelketa izango da.

Arratsaldeko 16:30etik aurrera, XXXIII. Truk Txapelketa jokatuko da, auzoko Esku Garbia elkartean. Izen ematea (12 euro bikoteko) 16:15ean itxiko da. Ordu erdi bat beranduago, II. Ping-pong lehiaketa hasiko da Agerrealdeko parkean, 16 urtetik gorakoentzat.

Gero, 17:30ean Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna hasiko da plazan. Eta 18:00etan, danborrarien txupinazoa eta poteoa Olaldeko etxeetatik hasita, danborradarako indarrak hartzeko. Hortaz, ilunabarreko 20:00etan, Altzibar auzoko haur eta helduen danborrada irtengo da eta 21:30etik aurrera herri afaria hasiko da Martintxo plazan.

Gaueko 00:00etan, zezensuzkoa ibiliko da plazako txokoetan barrena. Jarraian, Tsunami taldearen dantzaldiari hasiera emango zaio. Aldi berean, DJ festa hasiko da Gaztelekuko txosnan.

Atzokoan, primeran ibili ziren Altzibarreko auzotarrak. Urtero legez, afari-meriendak arrakasta itzela izan zuen eta Martintxo plaza lepo bete zen. Modestorekin, gero, ederki gozatu zuten gazte eta helduek. Musika kontzertuak ere ez zuen inor aspertu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos