Comète sareari buruzko erakusketa ikusgai

Comète sarearen erakusketaren aurkezpena. /  BASTEROBERRI
Comète sarearen erakusketaren aurkezpena. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

II. Mundu Gerran pilotu aliatuak salbatzeko sortu zen Comète Sareari buruzko erakusketa jarri da udaletxeko areto nagusian, Errenteriako Urdaburu Mendi Elkartearen eskutik.

Urdaburuk taldearen 75. urteurrenaren harira prestatu du erakusketa hau. Erakusketak bi zati ditu: batetik, Comète Sarearen azalpen historikoa eta bestetik, 2000. urtetik Urdaburuk sare horretako bideetan barrena egiten dituen zeharkaldiena. Bi urtez behin, Oiartzundik pasatzen da zeharkaldia, Sarobe baserrian barrena.

Erakusketa herenegun hasi eta hilaren 21a arte egongo da ikusgai, astelehenetik igandera. 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango du ordutegia.

Kontzertua gaur Pagoan

Gaur arratseko 22:30ean Foisis Jaunak, Xan Olive eta DJ Esther Sound Sister izango dira Pagoa Kafe An-tzokian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos