Celestino Aburuzak irabazi du Karrikan jokatu den idi dema

Karrika auzoko idi dema, Artaso frontoian.
Karrika auzoko idi dema, Artaso frontoian. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den asteartean Andramari jaiak ospatu ziren Karrika auzoan. Besteak beste, arratsaldez idi dema izan zen protagonista. Giro ederra eta ikusmin handia zegoen Artaso frontoian. Izan ere, nekazari giroko festak izaten dira Karrikan eta zale asko bildu ohi da.

Aurten hiru parte hartzaile izan dira. Celestino Aburuza izan zen garaile, 61 plaza, 0 zinta eta 3,50 metro eginda, itzainak, Patxi Illarreta eta Enrike Artola zirelarik. Bigarren postua, berriz, Gabriel Odriozolarentzat izan zen. Haren idi pareak 56 plaza, 0 zinta eta 2,30 metro egin zituen, itzainak Matxain aita-semeak izan zirelarik. Hirugarren, Patxi Illarretaren idi parea geratu zen, 47 plaza justuak eginda. Itzainak Arribillaga eta Patxi Illarreta izan ziren.

Fotos

Vídeos