Buru-gaixotasunei buruzko tailerrak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Arraztalo eta Aldura Elkarteek elkarlanean buru-gaixotasunei buruzko tailerrak antolatu zituzten Oarsoaldean 2016an. Tailer hauen helburua herritarrek buru-osasunari eta gaixotasun psikikoei buruz duten ikuspuntua ezagutu eta biltzea izan zen. Ekintza honen emaitza 2017 hasieran argitaratu genuen memoria izan zen.

Ildo horretatik jarraituz, aurten tailerrak eskualdeko ikastetxeetan egingo dira. Tailer hauen helburua berbera izango da: eskola komunitateko partaideekin gaixotasun psikikoa duten pertsonen egoera eta problematika aztertzea. Arraztalo eta Alduraren ikuspuntutik, haur eta gazteen artean egiten den prebentzioak izugarrizko garrantzia du ondoren ager litezkeen buru-osasun arazoak ekidin ahal izateko.

Horregatik, sentsibilizazio ekin-tza honen helburua gaixotasun psikikoaren gaia eskoletan lantzen hastea izango da. Tailerrak parte-har-tzaileak izango dira. Ariketa ezberdinen bidez gaixotasun psikikoa duten pertsonek egunero gainditu behar dituzten zailtasunak aztertu eta partaideek beraien iritzia emateko aukera izango dute. Tailerrak eskola komunitatera eta bertako partaideen bizipenetara egokituta egongo dira. Bi elkarteok, guraso, irakasle eta ikasleak tailer hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu».

Lehenengo tailerra Elizalden

Lehenengo tailerra Elizalde Herri Eskolan izango da bihar, azaroak 16, 16:45ean Mediatekan. Tailerrak ikastetxeetan antolatuko diren arren, beste edozein herritarrek ere parte hartu dezake.

Beste edozein zalantzatarako, Arraztalo Elkartea Altzibarren aurki daiteke. Baita, honako helbide elektronikaon: arraztalo@gmail.com, arraztaloelkartea.wordpress.com webgunean edo 634254670 telefonoan.

Fotos

Vídeos