Bukatu dira Olaldeko lokala egokitzeko lanak

Datorren urtarrilaren 4an erabilerari buruzko bilera egingo dute altzibartarrek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Olaldeko auzo lokala egokitzeko lanak bukatu dira. Udalak Altzibarko auzotarren esku utziko du lokala, eurek erabakitzen duten erabilera emateko.

Auzotik jasotako eskaera izan da auzo lokal bat egokitzea altzibartarrentzat. Horregatik, udal jabetzako lokal bat Altzibarko bizilagunen esku uztea erabaki du Oiartzungo Udalak.

Proiektua gauzatu arteko prozesuan, auzotarrekin harremanetan egon da udala (lokalaren diseinua egiteko eta oinarrizko beharrak finkatzeko, adibidez).

Orain, erabilera bera eta arauak auzotarrek zehaztuko dituzte. Horretarako, bilera eguna ere jarri dute: urtarrilaren 4an, 19:00etan bilduko dira lokalean bertan, espazioa ezagutzeko aukera ere emanez auzotarrei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos