Bixente Mitxelena eta Jon Otegi oiartzuarrak Europako Sega Txapelketan

Europako txapelketan parte hartu zuten segalariak.
Europako txapelketan parte hartu zuten segalariak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bixente Mitxelena Arbelaitz eta Jon Otegi Odriozola segalari oiartzuarrak Suitzan burutu den Europako Segalari Txapelketan parte hartu dute, Euskal Herriko segalari talde batekin batera.

Abuztuaren 18tik 20ra bitartean jokatutako txapelketan euskaldunekin batera honako herrialdeetakoak lehiatu dira: Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia, Hego Tirol, Eslobakia, Txekia eta Errusia.

Gizonezkoen mailan 10x10ko sailak moztu behar zituzten, hau da, 100m2. Oiartzungo bi ordezkariek maila polita erakutsi zuten: Mitxelenak 14. postuan bukatu zuen 3.20:06ko denboran ebakita. Otegik, berriz, 32. egin zuen 3.43:19an ebaki eta gero. Gainera, haien taldekidea den Jexuxmari Goenaga errezildarrak bigarren postua lortu zuen.

Fotos

Vídeos