Bihar itzuliko da Oiartzun Irratiko Kirolez Blai saioa

Joxe Migel eta Alazne Etxeberria dira irratiko esatariak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Abenduan izan zuten Oiartzun Irratian azken saioa Kirolez Blai saioko kolaboratzaileek. Gabonetako oporrak luze egin zaizkien arren, astelehenean, hilak 15, itzuliko dira Oiartzun Irratiko estudioetara.

2018. urteko lehen saioarekin hasteko irrikatan daude Joxe Migel eta Alazne Etxeberria, Oiartzun Irratiko esatariak. Kronikak, iritziak, elkarrizketak... denetik entzun ahal izango da FM 107.00an kirolari buruz.

Laguntzaileak

Saioaz gain, egunean zehar behin baino gehiagotan izaten dira errepikapenak: eguerdiko 13:15etan eta ilunabarreko 20:30ean. Astelehenaz gain, ostiraletan ere bertan izaten dira esatariak kirol kartelera edo asteburuko informazioa emanez.

Gainera, hilean behin, Joxe Migelez eta Alaznez gain, Enekoitz Markos gaur egungo Oiartzungo udaleko kirol zinegotzia eta Oiartzun Kirol Elkarteko jokalari ohia izango dute saioan laguntzaile.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos