Bihar itxiko da Oiartzungo udako igerilekua

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udako igerilekuak ekainean ireki zituen bere ateak. Ia hiru hilabeteren buruan eta, gainera, uda nahiko makalaren ondoren atzo izan zen denboraldi bukaerako jaialdia Oiartzungo udako igerilekuan. Astean zehar eguraldi kaxkarra izan badugu ere, atzo eguzkia atera eta pixka bat goxatu zuen festa giro ederrean udako igerilekuari agur esateko.

Arratsaldeko 16:00etan, batez ere, haurrek igerilekuez goza zezaten puzgarriak jarri zituzten. Eta horren ondoren, 18:00ak aldera txokolatada gozoarekin bukatu zen festa. Halere; bihar, hilaren 10ean, itxiko ditu datorren urteko ekainera arte ateak.

Fotos

Vídeos