Bihar ipuin-kontaketa izango da bibliotekan lau urtez goitiko haurrentzat

Lur Korta ipuin kontalaria izango da bihar. / BASTEROBERRI
Lur Korta ipuin kontalaria izango da bihar. / BASTEROBERRI

Arratsaldeko bostak eta erdietatik aurrera, Lur Korta ipuin kontalaria izango da bertan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar, astelehenean, hilak 16, Lur Kortaren ipuin-kontaketa saioa izango da lau urtetik gorako haurrentzat, Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean.

Ipuin kontaketa haurrentzako gozagarria izan dadin, ohi bezala, saioaren ordutegia errespetatzeko eta kontaketa hasita baldin badago, ez sartzeko eskatu nahi zaie gurasoei. Adin-tartea errespetatzeko ere eskatzen da. Datorren asteko saioa haurrentzako bakarrik izango da, alegia, gurasoek ezingo dute kontaketa espazioan egon.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos