Bihar Herri Artxiboa sortzeko proiektua aurkeztuko da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herri Artxiboa sortzeko proiektuaren aurkezpena egingo dute bihar, hilak 19. Udaleko Kultura sailak eta egitasmoari forma ematen aritu den talde eragileak aurkeztuko dute. Aurkezpen irekia izango da Manuel Lekuona Bibliotekan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Oiartzungo historia eta kultura aberatsa herritar guztien ondare dira. Horiek artxibo batean biltzeko beharra jaso du Udalak herritar askoren aldetik. Hori dela eta, proiektu honi forma ematen hasi zaio. Lanketa herriko eragile kulturalekin, talde zein norbanakoak, gauzatu nahi du Udalak. Horretarako, Ondarearen Mahaia sortu nahi da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos