Bihar Gau beltzaren prestaketarekin hasiko dira

Abaraxka ludotekako lagunak elkartuko dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar, hilak 21, larunbata, Abaraxka ludotekan elkartuko dira arratsaldeko 16:30ean Gau Beltza prestatzeko. Gau Beltza garai batean Euskal Herrian ospatzen zen hilen gaua da. Beste herrialde batzuetan Halloween bezala ezagutzen dena. Askok pen-tsatzen dute Halloween Euskal Herrira ekarritako ohitura bat dela, baina oker daude. Euskal Herrian aspaldi ospatzen zen, hainbat testigantza daude Euskal Herri osoan zehar Gau Beltzaren inguruan. Oiartzunen, Abaraxka ludotekaren bidez berreskuratzen ari den ohitura da Gau Beltza. Hilaren 30ean izango da, beraz, Gau Beltza. Eta hori guztia prestatzeko zita bihar izango da. Jantziak eta apaingarriak egitea da biharko zitaren asmoa. Beraz, Abaraxka ludotekakoek etxeko trapu zaharrak ekartzeko eskatu dute: arropa zaharrak, maindire zuri zaharrak, kalabazak, arrautza kaxak edo baliagarria izan daitekeen edozein gauza.

Fotos

Vídeos