Bihar afaria kantuan zerbitzatuko dute Girizian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Duela urte batzuk arte Giriziko kantu afaria urtero antolatzen zen, AEKren kultura ekimenen arlotik. Baina, badira urte batzuk antolatzeari utzi zitzaiola.

Baina, Oiartzungo lagun talde bat elkartu eta ekimena berriz ere abian jartzeko ideia izan zuten. Esan eta egin. Bihar izango da afaria Girizia elkartean gaueko 21:00etan. Antton Iztuetak gidatuko du saioa.

Afariko txartelak 25 euroren truke eskura daitezke Girizan bertan, Amazkar tabernan eta Garmendi Txokolategian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos