Bigarren asteburuari begira jarri dira Arragua auzoan

Giro ederra sortu zen Aldeguna elkartean larunbatean. Larogei bertsozale elkartu ziren bertan. /
Giro ederra sortu zen Aldeguna elkartean larunbatean. Larogei bertsozale elkartu ziren bertan.

Auzoko bertsozaleek ederki gozatu zuten bertso afarian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Arragua auzoko festak aurreko ostiralean hasi ziren, truk txapelketarekin. Larunbatean bertsozaleek ederki gozatu zuten Unai Agirre eta Iker Zubeldiaren bertso sortarekin. Eguraldi kaxkarra medio, igandeko futbol txapelketa bertan behera geratu zen eta datorrenean jokatuko dute.

Arraguako festek ostegunean, hilaren 18an izango du jarraipena. Arratsaldeko 14:00etan jubilatuak Aldeguna elkartean bilduko dira bazkari legea egitera. Gero, Aldeguna elkartearen atarian suziria botako dute Agurra dantzatu ondoren, arratsaldeko 18:00etan. Handik abiatuko da, jarraian, Kalejira koloretsua. Gero, 19:00etan, Gorriti show izango da, poney eta bigantxekin gaztetxoentzat. Jarraian, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea izango da, frontoian hasita auzoan zehar. Azkenik, Elektrotxufla musika ibiltariarekin gozatzeko aukera izango da aspertu arte.

Larunbatean, hilaren 19an, berriz, goizeko 10:00etan hasiko da festa giroa auzoan, trikitilarien dianarekin. Gero, Haurtzaro Ikastolako dantzarien eta bertsolarien ikuskizuna izango da frontoian. Herri bazkaria ere ez da faltako, 14:00etatik aurrera. Egunak, ordea, emango du besterik. Zozketak, sariak, bingoa... Arratsaldeko 19:00etan auzoko artisten eskutik Danborrada izango da. Gero, afaria eskainiko dute frontoian indarberritzeko. Azkenik, DJ XABarekin dantzaldia izango da... nekatu arte.

Puzgarriak eta pailazoak

Igandean, hilaren 20an, igandean, izango da egunik handiena. Goizeko 09:00etan, meza. Gero, diana Oiartzungo Lartaungo txistulariekin. 10:30ean, pilota partidak hasiko dira Oiarperen eskutik. Herriko pilotari gazteak lehian ikusteko aukera aproposa. 11:00etan haur jolas parkea zabalduko dute, lehenengo saioa. Gero, 12:00etan haur jolasak eta tailerrak eta 12:30ean txoka txapelketa hasiko da.

Arratsaldean, 15:30ean jolas parkea eta puzgarriak (bigarren saioa). IV. Bizkotxo Lehiaketa izango da gero. Parte-hartzaileek arratsaldeko 17:00etarako etxean egindako bizko-txoak aurkeztu beharko dituzte eta epaimahaiak erabakiko ditu zein diren aurtengo hiru onenak. Horren ondoren, Irrien Lagunak taldeko pailazoak izango dira. Largabista, Marikalambre, Martinber eta Tiritatxok 'Zatoz jolastera' ikuskizuna eskainiko dute. Azkenik, txokolate gozoa dastatuz eta zezensuzkoekin amaituko dituzte aurtengo festak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos