Bertso-afaria Arraguan, Iker Zubeldia eta Unai Agirre bertsolariekin

Aldeguna elkartean izango da hitzordua, hilaren 12an

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Arragua auzoko festak ate-joka daude dagoeneko. Aurten ere sei egunez luzatuko dira jaiak, bi asteburutan izango baitira: maiatzaren 11-12-13 eta 18-19-20. Eta festak behar bezala hasteko, bertso-afari bikaina antolatu dute maiatzaren 12rako. Punta puntako bi bertsolari gonbidatu dituzte, Iker Zubeldia eta Unai Agirre, hain zuzen.

Aldeguna elkartean izango da saioa gaueko 21:00etan hasita. Bertan Aldegunako kideek afari gozoa prestatuko dute bertsozaleentzat. Menua ere iragarri dute: txorizoa, bakailao tortilla, saiheskia, postrea eta edariak.

Dagoeneko afaltzeko txartelak eros daitezke 20 euroren truke, Arraguako jai batzordeko kideengana luzatuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos