Beloagak bizirik jarrai dezan lanean buru belarri

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo jaien bezperan udaletxean egiten den kultur ekitaldian, omenaldia jaso zuten Beloaga Bizirik taldeko kideek, herriko ondarea berreskuratzeko egiten ari diren lanagatik, beste herritar batzuekin batera. Beloaga gazteluan, berriz, franko aldatu dira helburuak azken, esate baterako indusketa ez da obra bukatu arte egingo. Kontsolidazioa ere poliki joan da, baina lan horiek bukatu dira, azken ukituak bukaerako utzi badira ere. Beraz, garaiz iritsi dira hil honetan Jaurlaritzak ematen duen diru laguntza eskatzeko, eta horrela datorren urtean azken fasearekin hasiko dirateke. Hau da, eskailera, plataforma eta abarrekin, irisgarritasuna errazten duen faserekin.

Zoritxarrez ez dago denborarik proiektua aldatzeko, diru laguntza eskatzeko epea ireki baita, eta gaztelura harresitik sar-tzen jarraitu beharko da, etsaiak sartuko liratekeen moduan, eta ez gazteluko atetik, Beloaga Bizirik tadekoek nahi zuten moduan. Aldaketa hori beste baterako utzi beharko dute.

Fotos

Vídeos